Espainiako Udalerrien Federazioan sartuko da Getxo PP, PSE-EE eta EBren botoei esker

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 6a, 16:18

Urriaren 31an egin zen udalbatzarran, PPk aurkeztutako mozioa onartu ostean, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioan (FEMP) sartuko da Getxoko Udala. Popularrenak ez ezik, PSE-EEko eta EBko kideen aldeko botuak ere jaso zituen proposamenak. EAJk eta EAk, aldiz, ezezko botua eman zuten Eudel udal euskaldunen ordezkari bezala jarduteko "aproposagoa" dela argudiatuz.

Alderdi Popularreko ordezkariek adierazi zutenez, "asko dira Getxori ekarriko dizkion onurak erakunde horren baitan egoteak: dirulaguntzak, ingurumenerako laguntzak, garraioak..." Horren truke, biztanleko 0,045 euro "baino ez" ordaindu beharko ditu Udalak. Bestalde, EAJk eta EAk "kaltegarritzat" jotzen dute hartutako erabakia. "PPren jokaera politiko berbera praktikan jartzen du Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak, zentralista eta baztertzailea alegia", gaineratu zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun