Getxoko Udalak 4.840 euro ordaindu beharko dizkio kalean erori zen gazte bati

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 7a, 15:07

EAEko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren arabera, 4.840 euro ordaindu beharko dizkio Getxoko Udalak Algortako Geltokiko Plazan egiten ari ziren obretako ohol batekin ostropozu egin eta erori zen gazte bati.

Ezbeharra 1997ko urtarrilaren 15ean gertatu zen, goizeko 7:00etan, J.C.C. Bilbora lan egitera zihoala. Ezker eskuan eragindako zaurien ondorioz, noizbehinka minak izaten ditu, gehinbat kirola praktikatzean. Izan ere, ezkertia da bera. 82 egun behar izan zituen zauriak osatzeko. Auzitegiaren arabera, "argi dago" ezbeharraren erantzulea Getxoko Udala dela, frogatuta dagoelako kalean oholak zeudela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun