Kontseiluak akordioak lortu nahi ditu sindikatu eta alderdiekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 7a, 23:06

Xabier Mendiguren idazkari nagusiak eta Iñaki Lasa ildo politiko-instituzionalkeko arduradunak Bilbon azaroaren 4ean eskanitako prentsaurrekoan adierazi zutenez, Kontseiluak akordioak lortu nahi ditu sindikatu eta alderdiekin, euskalgintzaren aurkako erasoei aurre egiteko.

Euskararen normalizazio prozesua une zailak bizitzen ari da Kontseiluaren ordezkarien ustez. Egoera honen aurrean, alderdi politikoekin eta sindikatuekin "lehenbailehen" harremanetan hastea ezinbestekoa dela iritzi dio Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak.

Kontseiluaren prentsa oharra

Kontseiluak bultzatuko duen akordio sozio-politikoaren ezagurriak bi izango dira: batetik, euskararen normalizazioak bultzada berri eta biziagoa izan dezan beharrezkoak diren neurri politiko, instituzional eta sozial berriak indarrean jartzea.

Bestalde, euskara sustatu eta bultzatzen duten elkarte eta erakundeen bideragarritasuna eta iraunkortasuna bermatzeko behar diren bitarteko administratibo, juridiko eta ekonomikoak ezartzea bilatuko dute.

Kontseiluak sindikatuei eta alderdi politikoei dei egin die, beraiei dagokien erantzukizuna onar dezaten eta beren desberdintasun legitimoen gainetik hizkuntz normalizazioa garatu eta hizkuntza eskubideak babesteko konpromisoak har ditzaten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun