Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak aurkeztutako egitasmoaren aurrean eta alderdi politiko ezberdinek iragarritako ekimenein bideari jarraituz, "EAEn ireki berri den eztabaida politikoa" bultzatzeko asmoa adierazi du Elkarri mugimenduak. Por la paz y el diálogo en el País Vasco izenburua daukan kaleratutako azken boletinean aipatzen denez, "elkarbizitzarako esparrua hobetzeko jaio diren ekimen anitzek, EAEn inoiz eman ez den eztabaida bidea zabaldu dute".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!