Marisa Arruek Zarraoari Jose Luis Francoren ongi etorria oztopatzeko eskatu dio

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 8a, 04:19

Getxoko Alderdi Popularreko bozeramailea Marisa Aurrek gaitsetzi du gaur arratsaldeko 1etan Algortan ospatzekoa den Juan Luis Francoren ongi etorria. Aurreren iritziz, “fidantzapean askatasunean jarritako ETAko preso bati” omenaldia prestatu dio “Batasunaren inguruak” eta hori dela eta Iñaki Zarraoa Getxoko Udalaren alkateari “balizko gertaeren aurrean getxotarren segurtasuna bermatzeko eta legea bete dadin” lan egin dezan eskatu dio.

Era berean, popularrak Udalak ekitaldiaren berri izan duen eta Barne Sailari horren informazioa helarazi dion argitzeko eskatu du. Dena den, Arruek alkateari “erradikalekin tolerantea” izatea leporatu dio, baita “ETAko zaleen aurka gogor ekiteko” eskatu ere. Marisa Arrueren helburua honako hau da: “Batasunak manifestatzeko eta talde terroristaren parafernalia erakusteko duen inpunitatearekin bukatzea”.

Franco algortarra urriaren 27an atera zen Navalcarneroko espetxetik, Garzon epaileak agindutako 30.000 euroko fidantza ordaindu eta hiru egun beranduago, kartzelariek bere irteera berandutu zutelako. Jose Luis Franco 2003ko apirilaren 29an atxilotu zuten beste hamar kiderekin batera Batasunaren kontrako operazio polizialean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun