Gainera oraingo pisu-kideei agur esan, etxez aldatu, eta neska-lagunarekin bizitzera joatea erdietsi dut. Alokairuan, klaro. Tarteka-marteka otutzen zait alokairuan barik erosita joan nintekela nonbaitera. Baina etxebizitzen burbuila batean omen gaude eta etxebizitzen hipotekekin arazoak are handiagoak izan daitezkela esan digu Europako Batzordeak asteon. Inmobiliaria edo bankua? Bizitzan hartu behar izaten diren erabaki garrantzitsuen zerrendan sartu dut, Euskadiko espainiarra, Espainiako nafarra, Frantziako espainiarra edo Guineako euskalduna naizen erabakitzea legez.
Asteburua gainean da. Horrek kezka eta zalantza guztiak albo batera utzita, plan hoberik agertu ezean, ni Euskal Herrian euskararen alde ekimen berriak antolatzen, aurkezten eta laguntzen segitzen duten euskaltzale horietako bat izango naiz.
Dena dela, planarekin lotuta, iradokizun bat: zergatik ez Euskara, Euskal Herriaren hizkuntza propioa, hizkuntza ofiziala izango da. Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek dute hizkuntza biok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea dioen lekuan, Eusko Jaurlaritzaren estatutu proposamen horretan beste hau jarri? Euskara, Euskal Herriaren hizkuntza propioa, hizkuntza ofiziala izango da. Gaztelania eta frantseza ere hizkuntza ofizialak izango dira euskara bezala, eta bertako biztanle guztiek dute, euskara bezala, horiek jakiteko eta erabiltzeko eskubidea.