17 urte eta erdiko espetxe zigorra jarri diote Getxon emazte ohia hil zuen gizonari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 10a, 16:20

2001eko otsailean bere emazte ohia hil izanagatik, 17 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Bizkaiko Auzitegi Probintzialak Rufino Jimenezi. Zinpeko epaimahaiak duela hamar egun emandako epaiaren arabera, hilketa delituaren errudun da Jimenez, "nahita eta basakeriaz hil zuen andrazkoa". Erabaki horretan oinarrituta, espetxe zigorraren zenbatekoa erabaki du Bizkaiko Auzitegi Nagusiak.

Zinpekoen epaimahaiak ez ditu kontutan hartu, drogak kontsumitzeagatik burua nahastuta zeukala, Jimenezen defentsak emandako argudioak. Horrek ez zion eragotzi andrazkoa egiten ari zenaz jabetzea, epaimahaiaren aburuz.

Banatuta zeuden arren, etxe berean bizi ziren Roberto Jimenez eta haren emazte ohia. 2001ko otsailean kanpoan elkarrekin afaltzen egon ondoren, etxera itzuli eta labanaz hil zuen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun