Alegiako Ikasle Egunerako autobusak jarri ditu Uribe Kostako IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 10a, 17:57
Azaroaren 15ean, 15 urte oraina irauliz!! 15 urte geroa eraikiz!! leloarekin, Alegian ospatuko den Ikasle Egunera joateko autobusak jarri ditu Uribe Kostako eskualdeko Ikasle Abertzaleak taldeak. Leioako Kurkudi eta Algortako Gorrondatze tabernetan eman ahal izango da izena. Orotara, 20 euro izango dira, autobusa eta sarrera barne.
Ikasle Abertzaleak sortu zeneko 15. urteurrena dela-eta, azaroaren 15ean jai mundiala antolatu behar du IAk Alegian. Egun osoan zehar ekitaldi bereziak burutuko dira:

12:00 Harrera ekitaldia.
12:30 15 urtez lanean.
14:00 Bazkaria - Triki Poteoa
17:00 Bertso Saioa
IGOR ELORTZA
JON MAIA
AMETS ARZALLUS
IÑAKI APALATEGI
18:30 Kale Animazioa
19:30 Manifestaldia
21:00 Ekitaldi Politikoa
22:00 Kontzertua, Karpa Erraldoian
HAMLET, HABEAS CORPUS, SU TA GAR, BANDA BASOTTI, BERRI TXARRAK, O'FUNK'ILLO
Eta egun osoan zehar, musika karpa ondoko frontoi estalian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun