Espainiako Gobernuak Prestigek kutsatutako kostaldea babesteko neurririk ez duela hartu salatu du Greenpeacek.

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 10a, 20:26

Greenpeace-k gaur goizean satatu duenez, Espainiar Gobernuak ez ditu behar bezalako neurriak hartu, Prestigen hondoratzeak eragindako ezbeharra eragozteko. Talde ekologistaren ustez, beharrezkoa da "ahal den lasterren" neurriak hartzea galipotak kutsaturiko kostalde 2.600 kilometroak berreskuratu ahal izateko. Horrela adierazi dute Prestigen hondamendiaren urteurrena dela eta gaur goizean egindako prentsaurrekoan.

Marea beltzak eragindako kalteen ikerketa zehatza egitea beharrezkoa da Greenpeace-ko kideen ustez, "hain baliotsuak diren kostalde eremuen berreskurapena" ahalbidetzeko.

Galipotak kutsaturiko kostalde 2.600 killometroetatik, eremu bi bainon ez daude babestuak: Gaztelugatxe, Bizkaian; eta Atlantiar Irlak, Galizian. Urte bete igaro eta gero, kutsaduraren aurka egiteko egitasmorik ez du aurkeztu Espainiako Gobernuak, Greenpeace-k salatu duenez.

2004eko aurrekontuetan, Sustapen Sailak Prestigekin zerikusirik ez duen Galizia Egitasmorako 1.045 milioi euro eman dituen bitartean, 123,5 milioi baino ez ditu eman Galiziako Itsas-Babeserako.

Horretaz gain, ez da inolako pausurik eman nazioarte mailan, itsas-nabigazioan behar bezalako segurtasun neurriak hartzeko. Talde ekologistako kiden, Nazio Batuen Elkartearen pean dagoen Nazioarteko Itsaso Erakundea (OMI) da horren arduraduna.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun