Goizeko 9:00etan etxetik irten eta, 11:00etan bueltatu denean, ateko sarraila aldatuta aurkitu du Gorka Torre demoak. Berak adierazi duenez, joan den larunbatean, SNCF tren konpainiak euskararekiko duen jarrera salatzeko Lapurdin eginiko mobilizazioarekin zer ikusia izan lezake gertaera horrek. Frantziako poliziak, beste 60 bat lagunekin, atxilotu zuen eta kalte ordainak eskatzen dizkiotenez, litekeena da bere ondasunk bahitzeko egin izatea. Nork aldatu duen bere etxeko serraila oraindik ez dakiela adierazi du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.