Azaroaren 4tik 9ra Madrilen egin den SIMO Nazioarteko Informatika Azoka famatua ikusteko aukera izan nuen lehenengo aldiz. Hauek dira nire bisistatik ateratako ondorio nagusiak:
1- Informatika alorrean euskal enpresen gabezi adierazgarria, Panda ezik, ez nuen aurkitu euskal enpresarik aurkitu gidan.
2- Nahiko azoka "espektakularra" da, hau da, ikuskizun ugari estand handietan, baina mami gutxi askoetan.
3- Linux txokoa nahiko txikia zen metrotan eta hauetatik LINEX Extremadurako gobernuak gehien hartzen zuen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.