Euskara XXI mendean: erabiltzaileen gida - Osoitz Elkorobarrutia / Zuhar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 10a, 21:34

Euskaltzalea zara baina egunean 8 orduz erdaraz egiten dizun ordenagailu baten aurrean zaude? Hartu horko errotulki beltz hori eta egin Euskal Herrian Euskarazen marrazkiloa zure pantailan, orain.

Euskaraz bizi nahi? Informatika inoiz euskalduna izango bada soft libreari esker izango da. Jada ez dugu proiektu itxi eta zentralizatuetan sinisten. Guztien parte hartzea baimentzen duen soft librearen filosofiak, ordea, bagarena izatea baimentzen digu.

Eta partehartzerik oinarrizkoena, ezinbestekoa, erabilera bera da. Nik ez dizut gezurrik ezango, askatasun teknologikora doan bidea ez da egun batean egiten, baina urrats bakarrarekin hasten da. Norberak eman behar duena,
noski. (Maitek Andoniri urrats bat eman dio... ez du zentzu handirik, ala bai?).

Euskaltzalea zara baina ez informatikan iaoa? Ez duzu zertan lapurrik aberatsenaren sistema eragilea gaur bertan kendu behar zure ordenagailurik, egin dezakezu bihar ere. Gaurkoz nahikoa da zure eguneroko tresnak euskaratu eta askatzearekin. Hori, euskaraz bizitzeko aukera duzula jakinda, ez baduzu nahiago eguneko 8 ordu erdaraz bizitzea. Kasu horretan erantzi ofizialtasuna dion kamiseta hori, eta den denok anai.

Ez da erretzeari uztea, zure ohiturak apur bat aldatzearekin egin duzu, egunkaria euskaraz irakurtzen hasi zinenean bezala.

- Microsoft Internet Explorer erabiltzen duzu?
Instalatu Mozilla. 2003ko nabigatzailerik onena izendatu dute PCWorld eta Linux Journal aldizkariek, eta erabiltzaileek irakurle sarietan editoreen aukera berretsi dute. Gainera librea da eta euskaraz dago.
http://www.librezale.org/mozilla

- Microsoft Outlook Express postarako? Esaiozu agur komuneko katetik tiratzean. Mozillak posta ere kudeatuko dizu, eta Viagra erostea edo Nigeriako dirudunekin negoziotan hastea ez badago zure hilabete honetako plangintzan, zaborra automatikoki zakarrontzian sailkatzen irakatsi ahal diozu. Txakurrak zapatilak ekartzea ez bazenuen lortu, lasai; honek ederto ikasten du.
http://www.librezale.org/mozilla

- Microsoft Office amodio gutunak eta iraultzaren garrak idazteko? Hori erromantikoa iruditzen al zaizu? OpenOffice erabiltzen hasi eta gero ezer faltan botatzea kostatuko zaizu. Soft Librearen seme kuttunetako bat da, eta hau ere euskaraz dago (hau bai jaia!)
http://www.euskadi.net/euskara_soft/indice_e.htm

- Ados, modem bidez guzti hori deskargatzea lana da, baina zure partetik apur bat jarri beharko, ez ala? Baina ezin baduzu, agian hurbil bizi den inor aurkitu dezakezu galdetuz gero:
http://www.librezale.org/foroa

- Erabilera zalantzak? Instalatzean arazorik? Libre sentitzea zein goxoa den kontatu nahi duzula? Librezale foroan ere.

On egin, askatasuna plater osasuntsua da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun