Bihartik ostiralerarte 'Cuban bizi eta pentsatu' ihardunaldiak Bilboko La Bolsan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 11a, 13:46

Bihar hasi eta ostiralera arte luzatuko dira, Bilboko La Bolsa-Yohn Jauregia aretoan egingo diren Cuban bizi eta pentsatu ihardunaldiak. Besteak beste, Enriqueta Ubietak (idazle kubatarra), Arleen Derivetek eta Lázaro Barredok (kazetari kubatarrak) eta Hernando Calvok (kazetari kolonbiarra) liburuen aurkezpenak egingo dituzte. Gazteizen ere pareko egitaraua prestatu dute antolatzaileek.

EGITARAUA:

Azteazkena, 12:

Vivir y pensar en Cuba liburuaren aurkezpena (Uharteko intelektualek hitz egiten dute). Enrique Ubieta (idazle kubatarra).

Osteguna, 13:

El Camaján liburuaren aurkezpena ("disidentzia kubatarraren" azpijokoa). Arleen Derivet eta Lázaro Barredo (kazetari kubatarrak).

Ostirala, 14:

¿Disidentes o mercenarios? liburuaren aurkezpena. Hernando Calvo (kazetari kolonbiarra).



Vitoria-Gasteiz - 19,30

Azteazkena, 12: (Vital Kutxa Fundazio Aretoa – La Paz, 5- 1 - Dendaraba)

El Camaján liburuaren aurkezpena ("disidentzia kubatarraren" azpijokoa). Arleen Derivet eta Lázaro Barredo (kazetari kubatarrak).

Osteguna, 13: (Vital Kutxa Fundazio Aretoa – La Paz, 5- 1 - Dendaraba)

¿Disidentes o mercenarios? liburuaren aurkezpena. Hernando Calvo (kazetari kolonbiarra).

Ostirala, 14: (Montehermoso Jauregia - Fray Zacarías Martínez, 2 – Alde Zaharra)

Vivir y pensar en Cuba liburuaren aurkezpena (Uharteko intelektualek hitz egiten dute). Enrique Ubieta (idazle kubatarra).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun