Hainbat errepide moztuko dituzte 'Baserritik Plazara' azokarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 11a, 18:22

Asteburu honetan ospatuko den Baserritik Pazara Nekazal Azoka dela eta, udalerrian zirkulazio murrizketak egitea aurrikusi du Getxoko Udalak. Azaroaren 14a eta 16a artean, Algortako hainbat errepide moztuko dira, ostiralean abertzainen kamioiak sartu ahakl izateko eta azoka bera egin ahal izateko. Izan ere, San Nikolas, Bihotz Alai, Getxo Antzokia eta Geltokiko Plazak eta Juan Bautista Zabala kalea hartuko ditu, asteburuko egun bietan, ekitaldi honek.

Ostirala, 14:

- Areetako Etorbideko 65. zenbakiko (Eroski) Zama-lanerako Gunea. Ordutegi mugatua amaitu ondoren, gune hori, hala nola "Telepizza" bitarteko aparkamendu-lerroa, erreserbatuta geratuko dira (Bihotz Alai Plaza okupatuko duten abeltzainen kamioi eta atoientzat).

Larunbata, 15:

- 6.00etan: Areetako Etorbideko zirkulazioa moztuko da Telletxe eta Andres Cortina bitartean (abelburuak iristen dira). 9.00etan ireki ahal izango dela aurreikusten da. Erreserbatutako espazioetan atoiak geratuko dira, eta ibilgailuak gidariek kenduko dituzte animaliak bertan utzi ondoren..

Larunbata, 15, eta igandea, 16:

- 10.00etan (gutxi gorabehera): Areetako Etorbideko eskuinaldeko bidea, Andres Colina eta Juan Bautista Zabala bitartean, itxi egingo da ibilgailuentzat, eta antolatzaileek hesiz mugatuko dute, oinezkoentzat bakarrik utziz. Eguneroko itxiera arte mantenduko da.

- Torrene eta Juan Bautista Zabala kaleetako garajeetara sartzeko edo garaje horietatik irteteko, Torrene kaletik joan beharko da, Juan Bautista Zabala kaleko lehenengo zenbakietako garajeen kasuan salbu, horietara kale beretik sartu beharko baita (Farmazia).

Igandea, 16:

- 20.00etan (gutxi gorabehera): ekitaldia amaitu ondoren, Bihotz Alai Plazatik abelburuak atera beharko dira. Litekeena da puntualki Areetako Etorbideko zirkulazioa moztu behar izatea animaliak atoietan sartu ahal izateko.

Merkatua ezarriko den gunea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun