Azaroaren 4an, estatutu berriaren proposamena tramitera onartzea erabaki zuen arren, oraingoan prosesua gelditzea erabaki du Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, PSE-EEren eskaeraren ondoren. Sozialisten Legebiltzarreko taldeak akordio hura berriro aztertzeko eskatu du prozedura akatsak daudelakoak, eta Mahaiak eskaera aintzat hartzea erabaki du.
PSE-EEren eskaera azaroaren 25ean aztertuko du Legebiltzarreko Mahaiak. Egun horretan Estatutu berriaren proposamena tramitera onartzeko akordioa berrikusi, eta oniritzia ematen bazaio, proiektuari zuzenketak aurkezteko epea irekiko da egun berean, eta hamabost egunez izango da indarrean.
Dena dela, berrikuspen horrek estatutu berriaren proposamenaren tramitazioa atzeratuko du. Izan ere, zuzenketak aurkezteko epeak dagoeneko irekita egon behar zuen. Ibarretxeren Planari zuzenketak aurkezteko aukera bertan behera gelditu da momentuz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.