Zikinkeria greban daude Algeciraseko euskal presoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 11a, 21:11

Duela bi urte Algeciraseko espetxean dauden euskal presoak isolamendu kanpaina bati hasiera eman zioten, baina euren egoera hobetzen ez dela ikusita, zikinkeria grebari ekitea erabaki dute. Hori dela eta, auzi-eske bat aurkeztu dute Madrilgo Epaitegi Zentralean euren senideek .

Gaur Donostian egindako agerraldian, Algeciraseko presoen senideek adierazi dutenez, "inpotentzia" sentitzen dute euren senide presoek egunero bizi behar izaten dituzten "bizi baldintza kaxkarrekin". Inpotentzia hori "instituzioen eta alderdi politikoen jarrera ahularekin" areagotu egiten dela salatu dute, baina hala eta guztiz ere, "ez ditugu une batez bakarrik utziko, eta euskal preso politikoek jasaten dituzten eskubide urraketa guztiak" salatzen jarraituko dutela azpimarratu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun