Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak, "biktimekin" bezala, torturatuei babesa emango dien zuzendaritza sortzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendaria zela, torturak jaso zituela salatu zuen, hedabide horren aurkako polizia operazioan atxilotuta egon zenean. Otamendik kritikatu egin du agintariek ahalegin handiagoa egin dutela kutxazain baten erreketa argitzeko, tortura salaketak argitzeko baino.
Adierazpenak Agurtane Juanenak idatzitako Lo que tenía que decir izeneko liburuaren aurkezpenean egin ditu. Donostiako Gobernu Zibilean 1975ean jasan zituen torturen kontaketa bildu du Juanenak liburuan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.