Dirulaguntzak jasoko dituzte Getxoko hainbat ikastetxek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 12a, 20:07

Getxoko Udalak 13.821 euro banatuko ditu udalerriko hainbat ikastetxeren artean, eskolaz kanpoko ekintzetarako, liburutegiak egokitzeko, eskulanetarako eta kirol materiala erosteko. Besteak beste, Geroa eta Gobela ikastolak; San Inazio, Romo, Zubilleta, Larrañazubi, Andra Mari ikastetxeak, eta Helduen Hekuntza Iraurkorrerako Zentroa dira dirulaguntzak jasoko dituztenak.

Guztira, 2.612 euro jasoko ditu Romo ikastetxe publikoak, horietatik 601 euro zentroko liburutegirako. Zubilletak, Juan Bautista Zabalak, Andra Marik eta Larrañazubik diru kopuru bera jasoko dute horretarako. Kirol programarako ere beste 601 euro jasoko ditu Zubilletak. Geroa Ikastolak, berriz, Adierazpen Artistikorako Programa garatzeko 601 euro jasoko ditu ere bai. Azkenik, 928 euro emango dizkiote San Inazio ikastetxeari.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun