Barrikako ur-zikinak hartzeko saneamendu sarea egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 12a, 21:02
Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak lehiaketa deitu du Barrikako oinarrizko saneamendu-sareko lanak emateko. Guztira, 2.330.387,83 euroko aurrekontua dauka egitasmo honek, eta urte baten buruan amaituta egon beharko da. Horrela, aurrerantzean ez dira itsasora joango Barrikako ur zikinak.
Gaur egun, Elexalde aldean itsasora zuzenean edota San Telmo auzoan Butroi errekara doazen ur zikinak hartzeko egingo dute saneamendu-sarea. Txipio aldean jarriko duten ponpaketa-estazio berriari esker, Plentziako saneamendu-sare nagusira joango dira ur horiek.

Dena den, Barrikako auzo ezberdinak bata bestearengandik hain urrun egotean oztopoak baino ez ditu jartzen. Hori dela eta, sare berria lau zatitan egitea aurrikusten dute, proiektua idatzi duten Ur Partzuergoko teknikoek. 100 metro baino gehiagoko hodi baten bitartez, ur zikinak bideratu nahi dituzte Txipio aldeko ponpaketa-estazio berrittik Plentziako oinezkoentzako igarobidean jarriko duten arketara. Hortik, Gorlizko araztegira joango dira urak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun