Lurralde Planari aurkeztuko zaizkion alegazioak aztertzeko batza eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 12a, 21:48
Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako Lurralde Planaren aurrean udalak egingo dituen alegazioak aztertzeko, ez-ohiko udalbatzarra egitea eskatu du Getxoko PPk. Marisa Arrue popularren bozeramaleak adierazi zuenez, "beharrezkoa da ahal den adostasun mailarik handiena lortzea, Lurralde Planaren aurrean udalak aurkeztuko dituen alegazioak aztertu eta onartzeko orduan".
Horiek eztabaidatzeko ere "denbora nahikoa" eduki behar dela gaineratu zuen. Udalerrian abian dagoen Herri Antolaketa Plan Orokorrari aldaketa nabariak ekarriko dizkio Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Planak, Getxoko PPren ustez.

2004ko urtarrilaren 30era arte egongo da zabalik Lurralde Planari alegazioak aurkezteko epea. Hori dela eta, bi hilabete barru, ez-ohiko udalbatzarra egitea eskatu dute popularrek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun