Lehergailuz beteriko kamioi bat eztandarazi du ekintzaile suizida batek Nasiriyan, Italiako Armadak hiri hartan duen kuartelaren aurka. Eraikina erabat suntsituta geratu da. Hain justu, Eufrates ibaiaren ertzean dago egoitza hori, eta lehenago Merkataritza Ganbera zen.
Inguruko zenbait eraikin baita ibaiaren beste aldekoak ere erabat txikituta gelditu dira. Datu hauek baiztatzen badira, Irakeko gerraren ondoren gertatu den bigarren atentatu odoltsuena izan da, abuztuaren amaieran Ali en Najaf Imanaren mausoleotik ateratzen ari zirela 90 lagun hil baitziren, tartean Mohamed Baqr al Hakim xiiten burua.