Juan Mari Atutxa (EAJ) , Gorka Knörr (EA) eta Kontxi Bilbao (EB-IU) Lebiltzarreko Mahaiko kideen aurka aurkeztutako kereila aintzat hartu edo ez erabaki behar zuen EAEko Auzitegi Nagusiko Desadostasun Aretoaren inguruan Espainiako Botere Judizialeko Kontseiluak (CGPJ) hartutako erabakia babestu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Horrenbestez, Atutxak, Knörrek eta Bilbaok erabaki horren kontra aurkeztutako helegitea atzera bota du.
Atutxaren, Knörren eta Bilbaoren aurkako kereila aurkeztu zuen Fiskaltzak Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari uko egin ziotelako. EAEko Auzitegi Nagusian Desadostasun Areto bat eratu behar izan zuten salaketa aintzat hartu edo ez erabakitzeko, sala arrunteko tribunalean berdinketa gertatu zelako aintzat hartzearen aldekoen eta kontrakoen artean.
Baina Manuel Maria Zorrillak eratutako lehendabiziko Desadostasun Aretoa desegitea eta beste bat izendatzea erabaki zuen CGPJk. Atutxak, Knörrek eta Bilbaoko helegitea aurkeztu zuten CGPJren erabaki horren aurrean, baina Espainiako Auzitegi Gorenak ez du kontuan hartu, eta Espainiako Botere Judizialaren erabakia babestu du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.