Gazteentzako lanpostuak sortzeko enpresa enkartegia jarriko dute Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 13a, 21:30

Enpresek, teknologia zentroek eta erakunde akademikoek parte artuko duten foroa sortzeko asmoa iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak, gazteentzako lanpostuak sortzen arituko den enpresa elkartegia Leioan eraikitzeko asmoz. Horrela, lizentziatu berriei zein Bizkaitik kanpora lan bila joan behar izan dutenei eman nahi diete lanpostua. Leioako EHUko canpusaren alboan jarri nahi dute elkartegia.

Bizkaia helmuga izena izango duen egitasmo hau garatzeaz Foru Aldundiko Ekomonia Sustapena eta Berrikuntza Saila arduratuko da. Besteak beste, beharrizanen azterketa egitea izango da lehendabiziko pausoa, elkartegi horretan zer ekintza burutuko diren jakin ahal izateko. Aldi berean, enpresariekin jarriko dira harremanetan, hauek egitasmo berrian parte har dezaten.

Enpresa elkartegia Leioako EHUko canpusaren ondoan egongo da, eta egitasmoa aurrera ateratzeko, erakunde akademiko horrekin ez ezik, Deustuko Unibertsitatearekin ere elkarlanean aritzeko asmoa dauka Foru Aldundiak. Guztira, hiru miolioi euro inbertitzea aurrikusi dute, 2004ko aurrekontuen arabera. Horretaz gain, enpresa txiki zein ertainetarako zuzenduta egongo den berrikuntza plana abian jarriko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun