Salaketa Josetxu Rodriguez eta Javier Ripa kazetariei dago zuzendua, gehigarrian agertzen diren testuen eta, bineten eta aragazki-muntaien arduradunak, hurrenez hurren. Gainera, bakoitzari 1.000 euroko fidantza jartzea eskatu du fiskaltzak, kautelazko neurri gisa. Dena den, artikulua irakurri aurretik ez du inolako erabakirik hartuko Ruiz Polancok.
Fiskaltzaren ustez, 'La semana fantastica' artikuluan esaten diren zenbait gauza Felipe Borboikoaren eta harekin ezkontzekoa den Letizia Ortiz Rocasolanoren aurkako irainak dira. Gainera, aipatzekoa da, Auzitegi Nazionalak kereila jartzeko erabakia hartu aurretik, Madrilgo hainbat hedabidek neurriak hartzeko eskaera eginda zutela.
Hala ere, ez da horrelakorik gertatzen den lehendabiziko aldia. 'Gara'-k jakitera eman duenez, 1.983an ere sei hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten Javier Sanchez Erauskin 'Punto y hora' aldizkariko kazetariari, Juan Carlos de Borbonek Gernikako Batzar Nagusietara egin behar zuen bisita dela eta, idatzitako editorialarengatik.