Hedabideei helarazitako prentsa oharraren bitartez, azaroaren 15ean Araman, eta 21ean Tolosako Bonderenean, zituzten bi kontzertuak bertan behera utzi behar izan dituztela adierazi dute Ken Zazpi taldekoek. Izan ere, baxujoleak istripu ban izan eta oineko hezur bat hautsi du. "Bagenuen, ba, gogoa bertan jotzeko, baina hurrengo batean izan beharko du. Eskerrak ematea besterik ez Arama eta Tolosako antolatzaileei eta jendeari", azaldu dute taldekideek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.