Orain dela pare bat egun, "denen artean bat egin ahal izateko" pausuren bat ematea eskatu zioten FLNCri Independentza partiduak eta Korsika Nazione koalizioak. Nahiz eta, su-etena zehazki ez aipatu, mundu guztiak ulertu zuen hori esan nahi zutela. Oraingo erabakiarekin, talde independentista erradikal biek egindako eskaerari erantzun nahi izan dio FLNCk. Izan ere, biolentzia abertzaleen arteko elkarlana lortzeko oztopoa zela arbudiatzen zuten talde nazionalistek. Besteak beste, su-etena eskatzen zuen aurrebaldintza bezala Nazio Korsikarraren partiduak.
Su-etena aldarrikatuz bultzatu nahi duten elkarlana baliagarria izan daiteke, Frantziako udaberriko hauteskundeetan, orain arte lortutako % 20ko boto maila gainditzeko. Izan ere, uztaileko erreferendumean izandako porrotaren ondoren, hauteskunde horien "garrantzia" goraipatu dute korsikarrek.
Aldez aurretik abisatuta zeuden kazetariak mendira eraman eta, aurpegia estalita eta armak alboan zituztela, eman dute su-etenaren berri FLNCko hogei bat militantek.