Internet bidez emitituko du gaurko kontzertua Skalariak taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 14a, 17:56
Skalariak talde nafarrak, gaueko 22:00etatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen kontzertua, internet bidezko euren irratian ere entzuteko aukera egongo da, www.radioghetto.com helbidean alegia. Serrano Produkzioek jakinarazi dutenez emanaldia zuzenean emitituko da "mundu guztirako". Horretaz gain, aldi berean, www.skalariak.com webguneko txatean parte hartu ahal izango dute entzuleek. 'Radio Ghetto' biraren barruan dago kontzertua.
Dena den, ez da Skalariak taldeak horrelakorik egiten duen lehendabiziko aldia. Ekainean, Artsaian emandako kontzertua ere internet bidez emititu zuten. Irratsaio berezi horretan, mundu guztiko 1.200 entzule izan zituen ska taldeak, saio guztian zehar.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun