Gizon bat atxilotu zuten asteartean Areetan, ustez, droga saltzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 14a, 18:20

Getxoko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, R.H.H. 42 urteko gizona atxilotu zuen joan den asteartean Udaltzaingoak, ustez, Areetako taberna batean bezero bati droga saltzen ari zitzaiola. Atxiloketa unean, kokaina 25 dosi atzeman zizkioten eta, ondoren, bere etxean egindako miaketan, beste kokaina 40 dosi eta hatxisa aurkitu zituzten. Baita osagai hauek pisatzeko balantza eta dirua ere. Jadanik epailearen aurrera eraman dute gizona.

Udaltzainek burututako ikerketen emaitza da atxiloketa. Hasiera-hasieratik susmoak piztu zituen Leioan bizi den gizon honek, bere jokaeragatik. Ondorioz, Areetako taberna alboan zaintza egin eta, ustez, bezero bati droga saltzen ari zitzaion une berean atxilotu zuten udaltzainek. R.H.H.k, 42 urtekoa eta Leioako auzokidea, aurrekariak ditu ondarearen aurkako delituengatik. Epailearen aurrera eraman zuten joandako asteartean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun