Dena prest 'Baserritik Plazara' azokarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 14a, 22:56

Larunbatean eta igandean, baserriko produkturik onenak eta nekazari eta abeltzainen bizimoduaren nondik norakoak ikusteko aukera izango dute Algortara etortzen diren guztiek. Orotara, 18 mila metro koadroko eremua prestatu dute 'Baserritik Plazara' azokarako. Izan ere, San Nikolas, Bihotz Alai, Getxo Antzokia eta Geltokiko Plazak eta Juan Bautista kalea hartuko ditu ekitaldiak. Gainera, gaien araberako sei guneetan banatu dute 'Baserri Plazara': fruta, artisautza eta makineria, herri-kirolak, haurrentzako animazioa, abereak eta barazkiak egongo dira, besteak beste. Egitaraua ere apartekoa da, hainbat jarduera eta erakustaldi egongo dira guztion gozamenerako.

Beste alde batetik, kamisetak, sudaderak eta bestelakoak saltzeko postua jarriko dute Ibilaldia 2004ko antolatzaileek. 'Elkarregaz heldu' lelopean Leioa eta Sopelan egingo da Bizkaiko ikastolen jaia.

Egitaraua

Merkatua ezarriko den gunea

Zirkulazio murrizketak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun