Beste batzuek, hintxenak, alegia, beste autobus bat itxoiten dute celtiñoen kontrako partiduaren giroa dastatzeko bidai on, Gaizka. Partidua eta gero bueltatu behar omen dute. Jairik ez, hortaz, Galizian.
Arlo sozialean ibilitakoak orain dela egun batzuk autobusa bete ez eta hain antiekologista den kotxez abiatu ziren Parisera. Hurrengo egunetan, bueltan izango ditugu Josu eta lagunak antiglobalizazioaren ildo berriak azaltzeko. Hadi, adibidez, azaroaren 20an kasualitatea ote? Itzubaltzetako Getxoko aldeko kultur etxean izango den tertuliarekin.
Gure gizarteko militanteenak izenik ez dut emango, CNIkoei, AVCSekoei edo Brigada de Informacion delakoari laguntzarik ez ematearren aipatutako azaroaren 20ko parafernaliarekin dabiltzate. Txiki, Otaegi, Brouard eta Muguruza gogoratzeaz gain, antifaxismoa lozorrotik ateratzeko aprobetxatuko dute.
Beraien aldetik, Joxi bezalako euskara teknikariek euskararen egun ofizialari pleitesia egin beharko diote, baina aspaldiko Munduko Euskal Kongresuaren datari atarramendua aterako diote eta beti eskertzen den kultur ekintza jator pila bat eskainiko digute.
Bitartean, beste batzuek animo, Santxo azaroaz gozatzerik ez daukate eta aurretik aipatutako guztiaz erdi autista dabiltzate, asteak baitira toponimo bakarra daukatela buruan, lanean, agendan eta leku guztietan. Herri bat da, baina ez da benetakoa, paperezkoa baizik. Durango dauka izena.