Ibilaldia 2004 dela eta, bertso saioa egongo da bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 15a, 20:50

Udal euskara zerbitzuak antolatuta eta Ibilaldia 2004-k lagunduta, bertso saioa egingo dute bihar, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Leioako udaletxe aurrean. Besteak beste, Ekaitz Goikoetxea beasaindarra, Jokin Uranga azpeitiarra, Jon Martin oiartzuarra eta Xabi Paia algortarra igoko dira taula gainera. Beste alde batetik, kamisetak, sudaderak eta bestelakoak saltzeko mahaia jarriko dute Ibilaldia 2004ko antolatzaileek, asteburu honetan, Algortan egiten ari den 'Baserritik Plazara' nekazal azokan.

Oraingoan Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolei egokitu zaie datorren urteko Bizkaiko ikastolen jaia antolatzeko ardura. 'Elkarregaz heldu' leloa hartuta, Ibilaldia 2004 ospatzeko eguna heldu bitartean, ekitaldi sorta oparoa prestatu dute antolatzaileek. Bizkaiko ikastolen jaia Leioan egingo da maiatza bukaeran.

Azaroaren 2an egin zuten Ibilaldia 2004aren aurkezpena Sopelan. Herri kirolen erakustaldiaren ondoren, udaletxean eman zuten egitasmoaren berri. Egun horretan bertan, orain dela 35 urte, ikatola abian jartzeko gurasoek egindako lana goraipatu zuen Iñaki Calle Ander Deuna Ikastolako zuzendariak. Izan ere, "elkartasuna eta lankidetza" txikienei trasmititzea da oraingo edizioaren helburu nagusia.

Besteak beste, hauek dira urte bukaera arte prestatu duten egitaraua:

Azaroak 16

Bertso saioa, Leioako udaletxe aurrean, eguerdiko 12:00etan (Udal euslkara zerbitzuak antolatuta eta Ibilaldiak lagunduta)

BERTSOLARIAK:

Ekaitz Goikoetxea (Beasain)
Jokin Uranga (Azpeitia)
Jon Martin (Oiartzun)
Xabi Paia (Algorta)

Azaroak 29

Betiko Ikastolako frontoi berriaren inaugurazio ekitaldia.

EGITARAUA:

Aurreskua
Bertsolariak
Dantzak
Pelota Partidak
Herri bazkaria
Umeentzako antzerkia
Erromeria

Azaroak 30

Bertso saioa, Sopelako Urko kiroldegian.

BERTSOLARIAK:

Andoni Egaña
Amets Arzallus
Sustrai Kolina
Unai Iturriaga
Igor Elortza

Abenduak 19

Takolo Pirritx eta Porrotx. Sopelako Urko kiroldegian
Egun berean, Betiko Ikastolan, Olentzero jaia.

Abenduak 24

Olentzero jaia Leioan: Kalejira eta kale antzerkia.

Abenduak 27

San Mames futbol zelaian, Euskadiko selekzioaren partida hasi
aurretik Ander Deuna eta Betiko ikastoleetako ikasleek prestatutako ekitaldia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun