Urte osoan, ikastaroak antolatu ditu Barrikako Surf Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 17a, 22:51

Hasi berrientzako, zein trebatuentzako surf ikastaroak antolatu ditu Barrikako Surf Taldeak, urte osoan zehar. Monitorea, asegurua eta beharrezkoa den material guztia sartzen da salneurriaren barruan. Horretaz gain, ikasleak surf taldearen kide bihurtuko dira, aurtengo kuota ordaindu barik. Barrikan erroldatuta daudenek, berriz, erdia baino ez dute ordainduko, Udalaren dirulaguntzari esker. Ikastaroak Plentziako hondartzan emago dira, itsasoaren egoeraren arabera.

HASIERA MAILAKO IKASTAROAK: 10 ordutakoak. Prezioa: 90€, joan-etorriak barne, aseguruak urte osorako, federakuntza, behar den materiala...

JARRAIPEN IKASTAROAK: beste edozein kirol ekintza modura; astean egun bat, bi edo hiru jarduteko, eta nahi den hilabeteetan zehar. Prezioak: 75, 110 eta 150 €, egun kopuruaren arabera.

TXAPELKETARAKO IKASTAROAK: ikastaro hauen helburua, gazteak surf txapelketetara eramatea da, parte hartuz eta beste batzuk ikusiz, duten maila hobe dezaten. Bakoitzaren maila norbanakoekin aztertuko da.

INFORMAZIOA ETA IZENA EMATEA

- 617467564 telefono zenbakira deituz.
- Barrikako udal liburutegian.
- barrikasurftaldea@kzgunea.net helbidean.
- Klub Kai-Eder, 946770876

- Barrikan erroldatuta daudenek, %50eko dirulaguntza izango dute, ikastaroa bukatu ondoren horrela eskatuz gero.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun