Ugeraga Kirol Elkarteko Txirrindulari Taldeak, eurek antolatutako ihardueretan sopeloztar guztien parte hartzea bultzatzeko kanpaina iragarri du. Gehienbat, txirrindularitza taldeak dauzkan sekzio ezberdinetan (haurrak, kadeteak...), txikienek izena emateko antolatu dute ekimen hau.
Kanpainia udaberrira arte ez da hasiko. Hala ere, urtarriletik aurrera kirol iharduera ezberdinak egingo dituzte horren berri emateko.
Argibide gehiagorako edo taldean izena emateko;
Emilio Ramos, Ugeraga Kirol Elkarteko Txirrindulari Taldeko arduraduna, 610522268, eramrod@teleline.es
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.