Bihar Udazkeneko Kontzertuen bigarren saioa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 18a, 00:35

Maite Arruabarrena soprano donostiarrak eta 1995 urtean Pavarotti Lehiaketa irabazi zuen Luis Damaso tenoreak osatutako ahots-bikotearen doinuekin gozatu ahal izango dute, bihar, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Algortako Redentor elizara joaten diren guztiek. Horiei lagunduz, Pedro Jose Rodriguezek joko du pianoa. Sarrera 3 eurokoa izango da. Azaroaren 14a eta 21a artean egingo diren kontzertuek, aurreko edizioetako kalitate eta aniztasunaren ildo berari eusten dio antolatzaileen hitzetan. Bi irizpide hauek baitira Udazkeneko Kontzertuak musika zikloa saihestezin bihurtzen dutenak, "ez bakarrik musika klasikoa maite dutenentzat, baizik eta baita mundu horretan sartu nahi dutenentzat ere".

Horretaz gain, biltzen den diru guztia beste herrialdeekin elkarlanean aritzeko ekimenetara zuzentzen da. Oraingo honetan, Algortako Aita Trinitarioek Medellin (Kolonbiako) hirian kudeatzen duten komunitate-jantokira zuzenduko da.

Biharko Egitaraua

Gai honen inguruko albisteak:

Amaia Arregi sopranoak emango die hasiera Udazkeneko Kontzertuei - Azaroak 11
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun