Sopeloztar guztiek euren aisialdirako eta gozamenerako erabil dezaten, Urko kirol gunearen alboan dauden lurrak egokituko ditu Sopelako Udalak. Horretaz gain, jai egunetan, barrakak jarri eta kontzertuak edota bestelako ekitaldiak egiteko erabili nahi dute.
Orain arte, baratzak zeuzkaten bertan hainbat lagunek. Udal arduradunek adierazi dutenez, "garai hauetan baratz horiek ez dira emankorrak. Horretaz baliatu eta lursaiolak eskuratu nahi ditugu". Izan ere, 2004 urtearen lehenengo hilabetetan eman nahi diete hasiera egokitzapen lanei.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.