Kultura 2003-11-18 20:03

Gabriel Cualladó argazkilari katalanaren obra dago ikusgai Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Gabriel Cualladó argazkilari katalanak bere obraren atal baten erakusketa jarri du ikusgai Berangoko Kultur Etxean, azaroaren 30era bitartean. Goizeko 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:30etatik 21:00etara dago zabalik.

Erakusketa zuri-beltzezko 28 argazkiz osatuta dago. Argazkietan, artista katalanak "zati intimo txikiak, tristurak, pozak..." agertzen ditu, eta "beraiek izateari uzten dioten pertsonaiak" erakusten ditu, "drama eta mezurik gabe", argazkilariaren hitzetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa