'Folk basatia' delakoaren aitzindaria 16 urterekin hasi zen musika jotzen, 'Noise Hole rock' bandaren gitarrista gisa. Ondoren, 'Zup' talde esperimentaleko abeslaria izan zen, eta 1997an ekin zion bere bakarkao ibilbideari.
Musikari beratarrak 1999. urtean estreinatu zuen bere bakarkako diskografia, "Amets bat" diskoarekin; hiru urte geroago "Arrazoiak" kaleratu zuen, eta orain, iaz plazaratu zuen "Etxeko uzta" ari da aurkezten. Goizeko zein arratsaldeko saioetarako sarrerak dohainik dira eta guztiei irekita daude, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.