Ni jaio nintzen urtean Aljeriak independentzia lortu zuen, beharbada berreskuratu esatea egokiagoa litzateke, baina kontua da Herri-Errepublika Demokratikoa ezarri zutela, Afrikako herri askorentzat erreferentzi garrantzitsua bihurtuz. Urte batzuk geroago Ameriketako Estatu Batuetatik ihesi zihoazen Black Panthers-eko kideak jaso zituen. Gaur egun erregime militarrak agintzen du eta bestelako berriengatik da ezagunagoa, esaterako Kabiliako istiluak, integristen sarraskiak
Ni jaio nintzen urtean Manuel Fraga Iribarne Francoren Gobernuko Informazio eta Turismo ministro izendatu zuten . Bai, gaur egun Galiziako Xuntako presidentea dena, demokrazia ikasgaiak ematen dabilen horixe, 1976an Gobernazio ministro zena (oraingo Barne Arazoetako ministro, alegia) Gasteizen poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituenean.
Ni jaio nintzen urtean Ameriketako Estatu Batuek hamar mila aholkulari militar bidali zituen Hego-Vietnamera, denok dakigu nola amaitu zen kontu hura, baina gaur egun gauza bera egiten jarraitzen du, begira bestela Kolonbiara, Guatemalara, Afganistanera, Irakera, Filipinetara
Pinocheten estatu kolpea eta ondorengo sarraskia, Granadako inbasioa, Nikaraugaren eta bere iraultza sandinistaren kontrako gerla, eta abar ahaztu gabe.
Ni jaio nintzen urtean hiru hilabetez salbuespen egoera ezarri zuen Francoren gobernuak Gipuzkoan eta Bizkaian. Gaur egun Hego Euskal Herri osoan bizi dugu salbuespen egoera, eta ez hiru hilabetez soilik. Oraindik fresko dauzkagu Eginen eta Euskaldunon egunkariaren ixteak, herri Batasunaren mahai nazionala kartzelaratzea, Udalbiltzako kideen kontrako sarekada
Ni jaio nintzen urtean