Itxialdia egingo dute Soto del Realen, Kepa Saratxagari funtzionarioek emandako jipoiaren kontra protestatzeko eta Kepa zigor ziegetatik atera dezaten exijitzeko. Astelehenean 'plantea' egin eta aste hau ziegetan itxita egingo dute Soto del Realen dauden 54 euskal preso politikoek, funtzionarioen inpunitatearen aurrean protesta egiteko.
Kepa Saratxaga azaroaren 12an jipoitu zuten funtzionarioek. Asteburu honetan, begi bat handituta daukala ikusi ahal izan dute bisita egin dioten lagunek. Gainera, jipoia jaso eta gero, bakartze geletan isolatuta jarraitzen du.
Kepak azaldu zuenez, erasoa besterik gabe gertatu zen. Harrituta gelditu zela adierazi zuen, funtzionario hori ezertaz ezagutzen ez zuelako eta bat-batean jotzen hasi zitzaizkiolako.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.