Getxoko Udal Gobernu Batzordeak 93.252 eurotan esleitu ditu Erromoko ikastetxe publikoak dituen jolastokiak asfaltatzeko eta estolderia hobetzeko lanak. Iñaki Zarraoa alkateak gaur prentsaurrean jakinarazi duenez, "estolderia eta tuberietan hainbat arazo zituen Erromoko ikastetxe publikoak. Horretaz gain, jolastokiak ez zeuden oso egoera onean". Egin beharreko obrak "oso zailak" ez zirela kontuan hartuta, enkantearen bidez atera dira. Horrela, esleipena jaso duen enpresak bi hilabeteko epean amaitu beharko ditu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.