Informazio, Komunikazio eta Turismo Arloa osatzen duten zinegotziek egindako azkeneko batzarrean, herritarrekin harreman zuzena izateko egitasmo honetan parte hartzearen alde agertu ziren Sopelako Udalean dauden alderdi politiko guztiek. Sistema berria zelan dabilen azaltzeaz gain, sopeloztar guztiak 'lerro zuzena' erabiltzera bultzatzeko erabakia hartu zen bilera horretan.
Honen bidez, iradokizunak eta iritziak bidal diezaiekete sopeloztarrek zinegotzi eta udal talde politikoei, hauek herritarren izenak ezagutu gabe. Hori bai, aurretik identifikatu eta galdera zeini egin nahi dioten adierazi beharko dute.