Erdi Aroko musika eskainiko du Alia taldeak

Erabiltzailearen aurpegia
Erdi Aroko musikan berezitua den Alia Música taldeak Redentor elizan emanaldia eskainiko du bihar, Getxoko Udazkeneko Kontzertuak jardunaldien barruan. Emanaldia arratsaldeko zortzietan hasiko da eta sarreren salneurria hiru eurokoa izango da.

Alia Música taldeak hamabost urte baino gehiago ditu. Mundu mailako hainbat leihaketetan hartu du parte eta 'Urrezko Lira' eta '10/10 Classics Today' sariak jaso ditu, besteak askoren artean. Miguel Sánchez edukiko dute zuzendari biharko kontzertuan.

Biharko Egitaraua