Txinako Ganbara-Orkestra Gazteak emango die amaiera Udazkeneko Kontzertuei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 20a, 23:29
Udazkeneko Kontzertuen zikloa amaitzeko, Asiako talde ospetsuenetako bat egongo da ikusgai Redentorren, Txinako Ganbara-Orkestra Gaztea. Talde hori Txinako Orkestra Sinfoniko Gaztetik eta Txinako Musika-Kontserbatorio Zentraletik datozen irakasle gazteek eta ikasle bikainek osatzen dute. Bihar eskainiko dute emanaldia, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Aurreko egunetan bezala 3 eurokoa izango da sarrera.

Biharko Egitaraua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun