UEUko Historia Sailak landu du aldizkari elektroniko berria. Bertan, historiari buruzko lanak izango dute tokia, beti ere kalitatea zainduz. Zentzu honetan, Euskal Herriari eta munduari buruzko historia-gaien inguruko artikuluak bilduko ditu.
Bestalde, interesatuek eskura izango dituzte historia irakasteko oso baliogarriak diren materialak: testuak, mapak... Foro bat ere egongo da, historialariek eta historia zaleek hartu-emanak eduki eta ideiak elkartruka ditzaten.
'Kondaira.com' aldizkaria euskaraz egingo da oso-osorik. Horrela, historiaren inguruko gaiak landuko dituenez, bere generoko lehen webgunea bilakatuko da. Argitalpena sei hilabetero kaleratuko da eta erabilera publikoa izango du.