Emakumeenganako Erasoen Aurkako Eguna dela eta ekitaldi ugari Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 23a, 22:07

Azaroaren 25an Emakumeenganako Erasoen Aurkako Eguna egiten da nazioarte mailan. Hori dela eta, asteazkenean ez ezik, aurreko egunetan ere ekitaldi ugari antolatu dituzte Uribe Kostako hainbat erakundek.

Besteak beste, bideo-emanaldia eta mahaingurua egon dira gaur, 18:30tik aurrera, Leioako balioanitzeko gelan, Liligorriak, Bilgune Feminista eta Uribekostako Emakumeen Asanblada taldeek antolatuta. Bihar, berriz, 19:30ak aldera Bidezabaletik abiatu eta manifestazioa egingo dute Algortako kaleetan zehar. Azkenik, jaia antolatu dute abenduaren 5an Leioako Udondo Gaztetxean. Erakusketa eta Nun eta talde sorpresaren kontzertuak egongo dira, 20:00etatik aurrera.

'Itzartu' Emameen Kultur Elkarteko ekimenez, txartelak eta lazo zuriak banatuko dira bihar, 18:00ak aldera, Sopelako Udaletxeko Plazan. Azaroak 25, Emakumeenganako Erasoen Aurkako Nazioarteko Egunean lazo zuri handia jarriko dute udaletxeko balkoian eta globo zuriak jaurtiko dituzte, 9:30ean. Arratsaldean, tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen aldeko manifestua irakurriko dute udaletxetik, 19:00etan, eta berriro ere, globoak botako dituzte. Gero, 'Solo mia' filmea eskainiko dute udaletxeko hall-ean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun