'Pianojolea' ikusgai euskaraz Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 24a, 22:35

Getxoko Kultur Etxeak antolatzen dituen Zine Kluba jardunaldien barruan, 'Pianojolea' filmea euskeraz ikusteko aukera izango dute, 20:00etatik aurrera, azaroaren 26an Algortako Getxo Antzokira joaten diren guztiek. Sarrera 2,60 eurokoa izango da.

Genero belikoaren barruan saiilkatuta dago filmea. Izan ere, naziek Varsobiako ghettoan bizitzera derrigortu eta gero, pianojole poloniar eta judutar baten gora-beherak egongoo dira ikusgai. Besteak beste, Adrien Brody, Daniel Caltagirone, Thomas Kretschmann, Frank Finlay eta Maureen Lipman aktoreek lan egiten dute bertan, Roman Polanski poloniarraren zuzendaritzapean.

Hiru oskar bereganatu zituen filmeak.

Kalitate eta interes artistikorik handien duten produkziorik berrienak eskaini nahi ditu Getxoko Kultur Etxeak, Zine Kluba Zikloaren barruan. Proiekzioak Getxo Antzokian eta Areetako Gran Cineman egingo dira, asteazkenetan eta ostegunetan, gaueko zortzietan. Hurrengo egunei begira ere, 'El ladrón de orquideas' (azaroaren 27an) eta 'Lugares comunes' (abenduaren 4an) pelikulak emango dituzte Areetako Gran Zineman.

Gainera, emanaldi hutsa baino zer edo zer gehiago bultzatu nahi dute. Horregatik, astebarruko ziklo bietan eztabaida gunea zabalduko dute. Bertan, pelikularen dohainak, erabilitako baliabideak eta makina bat alderdi aztertu eta eztabaidatzen dira. Proiekzioaren ondoren, nahi duen orok filmari buruz jardun ahal izango du gainontzeko zaletuekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun