Bihar, 19:30etik aurrera egingo den osoko bilkuran aztertuko dute Sopela 'Bizkaia Euskal Kostaldea' elkartean sartzeko proposamena. Eskaera onartzen bada, Ricardo Ibarra izango da udalerriko ordezkaria, erakunde horretako batzorde eragilean. Bizkaiko hainbat herrik osatzen dute elkarte hori; Portugalete, Getxo, Bakio, Gernika, Gorliz, Bermeo eta Mundaka, besteak beste. Turismo Azoketan Bizkaiko kostalde osoa 'bidai egiteko aukera' bezala aurkeztea da 'Bizkaia Euskal Kostaldea' elkarteko helburu nagusia.
Kanpora begira Sopela udalerria ezagutzera emateko sortu zuen Informazio, Komunikazio eta Turismo Arloa, Sopelako Udalak. Bide horretan, euskal kostaldearen sustapenean lanean diharduten elkarte eta erakundeekin harremanetan hasi ziren. Horrela, 'Bizkaiko Euskal Kostaldea' elkartearen kide izatea eskatu zuen Sopelako Udalak. Azaroaren 14an, berriz, egindako eskaerari erantzunez, Sopela elkarteko kide bezala onartzea erabaki zuen 'Bizkaiko Euskal Kostaldea' erakundeko Batzorde Eragileak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.