Euskal txirrindularirik handienak Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 26a, 23:32

Getxoko V. Euskara Jardunaldien egitaraua aurrera doa. Bihar, 'Bizikleta Euskaraz' mahaingurua izango da Getxo Antzokian, 19:00etatik aurrera. Bertan, txirrindularitzaren munduko pertsonai ezagunek hartuko dute parte: Iban Mayo, Haimar Zubeldia, Agurtzane Elorriaga eta Julian Gorospe, besteak beste. Gainera, moderatziale lanetan Jorge Cerrato kazetaria ibiliko da. EGIZU Getxo Euskaldun egitasmoak eta Punta Galea txirrindulari taldeak antolatu dute ikuskizuna. Ezagunak diren kirolarien bitartez getxotarrak kirolera hurbiltzea da helburu nagusia. Eta nola ez, euskeraz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun