Luis Almansa Getxoko PSE-EEko bozeramaleak adierazi zuenez, "EAJk, EAk eta IU-EBk iritzi publikora begira baino ez diete elkartasuna adierazten terrorismoak eragindako biltimei eta euren senitartekoei. Bitartean, Udalbiltzari eta ETAko presoen senideei laguntzen diete aurrekontu berri horien bidez". Horretaz gain, erderaren erabilera baztertu eta euskera "neurrigabe" diruz laguntzen dutela esan zuen.
Horretaz gain, Getxoko merkatariei "etsi-etsian" laguntzeko edota lanpostuak sortzera bideratutako politikak garatzeko konpromizurik ez dutela hartu nahi uste du Almansak. "Non dago Enpresa Elkartegia eraikitzeko asmoa? 2002an, egitasmo hori erredaktatzeko erabakia hartu zuen udalbatzarrak", adierazi zuen. Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko edota gazteentzako etxebizitzak alokairuan jartzeko ekimenak ere ez dira kontutan hartzen PSE-EEko bozeramalearen iritziz.
Guztien artean adostutako aurrekontuak eskatu ditu PPk
Orain dela hiru egun Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak hainbat komunikabideei adierazitakoaren arabera, laguntzarik handiena behar duten getxoztarrekin "insolidarioa da guztiz" hirukoak prestatutako aurrekontu egitasmoa. "Emakumeei edota nagusiei laguntza emateko ekintza seriorik ez da aurrikusten. Gainera, aurrekontuen % 10 baino ez dute emango Gizarte Zerbitzu Arlorako", azaldu zuen Arruek.
Getxoko PPk zatikako 70 bat enmendakin aurkestu nahi ditu biharko osoko bilkuran. Besteak beste, udal auditorio bat egitea, zaborrontziak lurperatzea edota Ereagarako sarbideak egokitzea eskatuko dute. Gizarte gaiei dagokienez, Nagusientzako Eguneko Zentroa eta Alzehimer gaixoentzako osasun-etxea eskatzen dituzte.
Beste alde batetik, babestutako etxebizitzak eraikitzeko aurrikusitako dirua "gutxi" dela adierazi zuen Arruek. "Herritar guztion dirua botaka ari dira", gaineratu zuen Getxoko PPko bozeramaleak.