Ostiral honetan, 'Nafarroaren konkista. Historiaren manipulazioa' hitzaldia eskainiko du Floren Aoizek, Algortako Gorrondatxe herriko tabernan. Arratsaldeko zortzietan emango zaio hasiera askari-solasaldi honi eta, euskera eta erdera tartekatuko dira. Besteak beste, 'La Vieja Herida' liburuaren egile da Aoiz.
Euskararena Eguna ez ezik, Nafarroarena ere ospatuko du abenduaren 3an Gorrondatxe Kultur Elkarteak. Hain zuzen ere, ospakizun horretarako prestatu duten egitarauaren barruan dago Floren Aoizek bihar emango duen hitzaldia. Besteak beste, "arrano beltza, katedun bandera gorria eta ikurrina astinduz" Algortako kaleak musika eta dantzarekin alaituko dituzte aipatutako egunean, 19:00etatik aurrera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.